Portugalete · Bizkaia
|
Hasiera/ Albisteak /Kluba
Kluba 2020ko abuztuaren 29a · 1 minutuko irakurketa

Eskola-kirolaren baldintzak

Bizkaiko Foru Aldundiko Kirol Sailaren jarraibide berrien zain gaude. Adi gaude eskola-kirolaren eta hura hasteko aukeraren berri zuzenean emateko. Klubean izena eman nahi baduzu, bete formularioa inolako konpromisorik g…

Bizkaiko Foru Aldundiko Kirol Sailaren jarraibide berrien zain gaude.

Adi gaude eskola-kirolaren eta hura hasteko aukeraren berri zuzenean emateko.

Klubean izena eman nahi baduzu, bete formularioa inolako konpromisorik gabe.

VII. ESKOLAZ KANPOKO JARDUERAK
Hezkuntzako sailburuordearen ebazpenek, Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoetan
eta Bigarren Hezkuntzan 2020–2021 ikasturtea antolatzeko emandakoek,
honako hau adierazten dute 1.1.c) atalean:
«Jarduerak programatzeko, ezinbestekoa da osasun-agintariek proposatutako neurriak
bermatzea, ikasturtean zehar gerta daitekeen edozein egoeratan.
Hartuko diren erabakiei arreta berezia ematea gomendatzen da,
eta beti familien parte-hartzea eta lankidetza
bilatzea.
Helburuak, parte hartuko duten ikasle eta irakasleak, eta jardueraren data, ordua
eta lekua zehaztuko dira. Erregistro hori ikastetxean egongo da,
Ordezkaritza Organo Gorenaren eta Ikuskaritzaren eskura.»
Hala ere, ikasturtearen hasiera honetan soilik aurreikusten da
Bidelaguna indartze-programari lotutako jarduerak antolatzea, programari atxikitako
ikastetxeetan. Ohiko irakaskuntza-jardunerako proposatutako
jarraibide guztiak errespetatuz antolatu beharko dira.
Horregatik, ikasturtearen hasieran ikastetxean eskolaz kanpoko jarduerarik
ez antolatzea gomendatzen da, ikasleak ikastetxeetara nola itzultzen diren,
eskola-jarduera nola kudeatu eta garatzen den eta pandemiaren bilakaera
ikusi arte, kasuen trazabilitatea hobeto bermatzeko.
Unea iristean, jarduerak antolatzeko baldintzen berri emango da.
Oro har, ikastetxeko ohiko bizikidetza-taldeak mantendu beharko dira,
eta jarduerek ezingo dute kontaktu
fisikorik ekarri.
12
Egoeraren bilakaera aztertu ondoren, eskolaz kanpoko jarduerei buruzko
neurri berriak hartuko dira.