Klubaren denboraldi bakoitza posible egiten duten enpresak, saltokiak eta erakundeak.
ARO BERRIA
Laguntza guztia behar dugu
Aro berri bati ekin diogu, eta denon laguntza behar dugu. Klubari lagundu nahi dion enpresa, saltoki edo erakunderik ezagutzen baduzu, esaiguzu. Ekarpen guztiak behar ditugu, handiak zein txikiak.
Eman ikusgarritasuna zure negozioari
Zure logotipoa klubaren webgunean eta atleta gazteen ekipamenduan agertuko da. Denboraldiz denboraldi klubari jarraitzen dioten Portugaleteko familiek ikusiko dute.
Eragin zuzena
Zure ekarpena kirol-materiala erosteko, familiei laguntzeko eta klubaren lasterketa solidarioak antolatzeko erabiliko dugu.