Klub xumea gara, jende bikainarekin. Gure garaikurrik onena lasterketa solidarioak dira.
Nor gara?
Kirola eta elkartasuna, bat eginda
Atleta gazteen kluba gara. Kirol-ahalegina eta giza konpromisoa eskutik doaz gurean. Korrika egiten eta besteei laguntzen ikasten dugu hemen.
Bihotz Aratz Atletismo Kluba gara, bihotz solidarioa duten atleta gazteen talde xumea, jende bikainarekin. Mundu hobea nahi dugu, eta gure lana eta denbora behar handiena dagoen lekuan eskaintzen jarraituko dugu. Guretzat, kirola eta elkartasuna bat dira.
Horregatik, gure garaikurrik onena ez dago beira-arasa batean: gure lasterketa solidarioak dira.
San Roke plazako higiezinen agentzia honen bidez klubaren izenean etxebizitza bat erosten edo saltzen baduzu, % 0,5 aurreztuko duzu komisioan, eta klubak beste % 0,5 jasoko du. 180.000 euroko etxebizitza batean 900 euro inguru aurreztuko dituzu kudeaketa-gastuetan.
Izen-ematea zabalik
Etorri astebetez probatzera
Doan eta konpromisorik gabe. Esaguzu adina, eta taldea zein ordutegia adieraziko dizkizugu.