Uztailaren 1ean, urtero, Gidako Ama Birjinaren jaien barruan, Portugalete une batez gelditzen da, kausa on baten alde korrika edo oinez egiteko. Berriztasuna Dantza Taldeak eta Bihotz Aratz Atletismo Klubak antolatzen dute Milia Solidarioa.
Jai-giro solidarioa izaten da Canilla pasealekuan. Dortsal solidarioaren etekinak ASPANOVASentzat dira (Bizkaiko Haur Minbizidunen Gurasoen Elkartearentzat). Hemen denok gara irabazle.