Bihotz Aratzeko atleta gazteak bikain!
Bihotz Aratz Bizkaiko txapeldun izan da nesken alebin eta infantil mailetan, Bizkaiko Eskola Jokoetan.
Maiatzaren 6an, larunbatean, Bihotz Aratz Atletismo Kluba Bizkaiko txapeldun izan zen berriro nesken infantil mailan, eta maiatzaren 28ko Euskadiko Eskola Jokoetarako sailkatu zen. Taldekako txapela ez ezik, 4 × 80 metroko erreleboetakoa ere irabazi zuten.
Hamabi talde lehiatu ziren eskola-atletismoko jardunaldi bikain batean. Hauek izan ziren probak eta atletak:
Janire Hernández 80 metro lauetan, Maialen Mena 80 metro hesidunetan, Nora Arenzana luzera-jauzian, Irati Gómez altuera-jauzian (astebete lehenago Bizkaiko proba konbinatuen txapeldun izan zen), Ane Hernando pisu-jaurtiketan, Nagore Méndez 500 metro lauetan eta Udane Bastida, Bizkaiko egungo kros txapelduna, 1.000 metro lauetan. Nora Arenzanak, Maialen Menak, Janire Hernándezek eta Irati Gómezek 4 × 80 metroko erreleboak egin zituzten. Beren serieko azkarrenak izan ziren, eta bigarren serieko denborak ere gaindituta txapeldun izan ziren.
Ezusteko ederra ere izan genuen: alebin mailako taldekideek Bizkaiko txapelak irabazi zituzten, bai kluben artean bai erreleboetan. Bihotz Aratzek hasieratik egindako harrobi-lanaren erakusgarri da. Portugaletek ordezkari bikaina du atletismoan.
Hauek izan ziren alebin mailako taldea eta probak:
Nuestra Señora del Carmen ikastetxeko Maialen Lamarcha 60 metro lauetan, Claudia Fernández 1.000 metro lauetan, Ehari Izquierdo pisu-jaurtiketan eta Uxue Sainz vortex-jaurtiketan. Ruperto Medinako Deva Torres altuera-jauzian eta Itxasne Freire luzera-jauzian aritu ziren. 4 × 60 metroko erreleboetan, Maialen Lamarcha, Uxue Sainz, Deva Torres eta Itxasne Freire Bizkaiko txapeldun izan ziren.
Bihotz Aratzek atleta bikainak izango ditu datorren urtean, infantil mailara igarotzen direnean.
Haurrak gurekin atletismoa egitera animatzen ditugu. Jolastea eta ondo pasatzea dira guztiontzako kirolaren oinarria.
Hurrengo hitzorduak: Bizkaiko banakako txapelketak eta Euskadiko Kluben Txapelketa.



