Aurten kadete mailako talde bat osatuko dugu Euskadiko Kluben Txapelketarako.
Arrazoietako bat urtero osatzen dugun harrobi zabala da.
2019an 12 kadete utzi dizkiogu Santurtzi Atletismo Klubari. Gijónen izango den kadete mailako Espainiako Kluben Txapelketan lehiatuko dira.
Denboraldia abenduan amaituko da. Aukera ona ikusten dugu herria berriz ordezkatzeko Euskadi mailako lehiaketa ofizial batean, oraindik Santurtzira joango ez diren atletekin. Baliteke proiektu berri baten parte izaten hastea.
Ongi etorria eman nahi diegu taldekideei eta aurrerago etorriko direnei.
Beste berrikuntza bat Running Bihotz Aratz proiektua da. Federatu beharrik gabe, herri-lasterketez elkarrekin gozatzeko kluba.
