Portugalete · Bizkaia
|
Hasiera/ Albisteak /Atleta gazteak
Atleta gazteak 2024ko otsailaren 12a · 1 minutuko irakurketa

Bihotz Aratz, Bizkaiko kros txapeldunorde

Denboraldi berrian, Bihotz Aratz Infosegur Atletismo Kluba berriro igo da Bizkaiko eskola-txapelketako podiumera. Lehen urteko infantil mailako nesken taldeak bigarren postua lortu du, eta Portugaleteko klubaren harrobia…

Denboraldi berrian, Bihotz Aratz Infosegur Atletismo Kluba berriro igo da Bizkaiko eskola-txapelketako podiumera. Lehen urteko infantil mailako nesken taldeak bigarren postua lortu du, eta Portugaleteko klubaren harrobiaren maila erakutsi du. Iaz Bizkaiko kros eta pista txapelketak irabazi zituen klubak eta Euskadiko txapelketetan bi brontze eskuratu zituen.

Ilusio handiz begiratzen diogu pistako txapelketari. Talde sendoa dugu diziplina guztietan, baina gogor lan egin eta entrenatu beharko dugu Euskadiko Jokoetara berriz iristeko.

Infantil mailan neska gehiago ari dira aurten, eta maila guztietan hazi gara, mutilen eta nesken taldeetan. Elkartasunaren alde egiten dugu, eta kirola ikasteko eta ondo pasatzeko modutzat dugu. Horregatik, poz handia ematen digute urtero lortzen ditugun emaitzek.

Gure familiara batzeko garaiz zaudete. Zatozte gu ezagutzera eta guztiontzako atletismoa probatzera.